[IZENA EMAN] Enpresarean Azoka 2016: "Finantzazio eta ekintzailetza aukera berriak. Krisialdiari aurre egiteko formula berriak"
Kaixo lagun:

Galdetegi honen bidez azaroaren 3an Oronako Gallery aretoan egingo den Enpresarean Azokan izena emango duzu.

Aurtengo Azokaren gaia honakoa da: “Finantzazio eta ekintzailetza aukera berriak. Krisialdiari aurre egiteko formula berriak”.

Ekintzailetza eta finantziazioa gai nagusiak izanik, enpresa eta ekonomia arloko zenbait erreferentek erronka berriei aurre egiteko formulak partekatuko dituzte Enpresarean Azokan. Bertan izango dira, besteak beste, ADEGI, BAC Mondragon, Orkestra, Talaios, Spri, Elkargi edota Laboral Kutxako ordezkariak. Gainera, proiektu eta ideia ekintzaileak ezagutzeko eta partekatzeko aukera izango dugu arin-arin* saioan. Jardunaldiak goizeko 9etatik arratsaldeko 4:30ak arte iraungo du eta tartean bazkari goxo batekin sormena elikatu eta elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Datozen egunotan behin betiko egitaraua aurkeztuko da. [Ekitaldiaz gehiago ezagutzeko, hemen ikus dezakezu 2014an ospaturiko Enpresarean Azoka: http://enpresarean.eus/info/ikusi/azoka-2014/multimedia]

*Zure proiektu eta ideiak arin-arin partekatu nahi dituzu enpresarean azokara bertaratuko direnekin? Izena eman hemen. [https://goo.gl/forms/nfZU3Q2w7jyDsdPp2]

Azokan parte hartzeko sarrera 25 eurokoa da eta, solasaldi, aurkezpen eta hitzaldiez gain, Orona-ko hall-ean dastatuko dugun elkarlanerako bazkaria barne egongo da.

* Menu berezirik (barazkijalea, zeliakoa...) beharko bazenu, adierazi galdetegian.

Orain, mesedez, Azokara etorri eta bertan bizipen, proiektu eta ideia interesgarriak partekatu eta eztabaidatu nahi badituzu, bete ondorengo galdetegia.

Edozein zalantza baduzu info@enpresarean.eus emailera idatzi eta lagunduko zaitugu.


Espero zaitugu!

Enpresarean.eus |  Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izen - abizenak *
Harremanetarako emaila *
Harremanetarako telefonoa *
Bazkaria (menu berezirik behar ez baduzu bete gabe utzi)
Clear selection
Bestelako iradokizun edota zalantzarik baduzu, adierazi hemen
*Oharra
Ordainketa egiteko: 25 euroko sarrera egin behar da Laboral Kutxako ES91 3035 0092 53 0920036875 kontu korrontean. Bertan adierazi behar diru sarrera egin duenaren izen-abizenak. Ordainagiria, mesedez, info@enpresarean.eus helbidera bidali.
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Arteman Komunikazioa Comunicación. Report Abuse