Ludotekari buruzko galdetegia
Garai batean Abadetxea izan zena, datorren hilabetetik aurrera, Errebale aisialdi-gune berria izango da. Eskolako eremuaren barruan egongo da, eta Larrabetzuko ume guztientzako gunea izango da.

Gune berri honek Ludoteka zerbitzua hartuko du eta, horri esker, eskolako eremua handituko du. Izan ere, alde batetik, patioa handiagoa izango delako, eta, bestetik, orain arte Ludotekak erabili izan duen eskolako espazioa, hemendik aurrera, eskolak berak erabili ahal izango duelako.

Aldaketa hau aprobetxatuz, zuekin batera Ludoteka zerbitzuari buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Horretarako, prestatu dugun galdetegia betetzea eskatzen dizuegu. Galdetegiaren bitartez, zuen iritziak, ideiak eta ekarpenak jasoko ditugu; eta, horrela, Ludoteka zerbitzua hobetu ahal izango dugu.

Galdera bakoitzari proposatutako erantzun bat edo gehiago jarri ahal diozu eta/edo zuk nahi duzun beste erantzuna eman.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Zure semeak/alabak ludoteka erabiltzen du?
Zer da zuretzat ludoteka?
Zer eskatzen diozu ludotekari?
Eta bertako hezitzaileei?
Nolako harremana izan nahiko zenuke hezitzaileekin?
Eta ume eta hezitzaileen arteko harremana?
Zer ekintza mota egitea nahiko zenuke
Zure ustez, zer nolako parte-hartzea izango beharko lukete familiek ludotekan?
Eraikuntza berriari zer beste erabilpen emango zenioke?
Ludotekari izen bat ipini nahi diogu. Baduzu proposamenik?
BESTELAKO PROPOSAMENAK
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy