Crazy Cavan & The Rhythm Rockers – Charlie Hightone & The Rock It’s

Crazy Cavan & The Rhythm Rockers - Charlie Hightone & The Rock It's


Eguna/Ordua
2016/08/27
Larunbata
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 20 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegian: 24 €

CRAZY CAVAN & THE RHYTHM ROCKERS
Rockabilly estiloaren erreferentea, Galeseko taldea Bilbora etorriko da kontzertu esklusibo bat eskeintzeko. Crazy Cavan-en jarraitzaile pila daude gure artean. Ia berrogeita hamar urteko ibilbideak Crazy Cavan ‘n’ the Rhythm Rockers taldea mito bihurtu du. 70eko hamarkadatik jardunean, Newporteko taldea ezin hobeki mugitu da hamarkadetan zehar bere egiazko eta benetako rock ‘n’ rollarekin.



CHARLIE HIGHTONE & THE ROCK IT’S

Charlie Hightone, benetako erreferente bat da Rockabilly eta 50ko hamarkadako Rock and Roll-ean. Rock It´s taldetik musikari handiak pasatu dira 2003an sortu zirenetik eta orain Javier Sarmentero, Carlos del Bosque, Hector Guerrero, Hugo Menéndez eta Charlie Hightonek berak osatzen dute 50’s Rockabillyan nazioarteko etorkizun handiena duen taldea, “High Rockabilly”, “Rockabilly Rave europa”, “Rockabilly Rave USA”, “Hemsby”, “Rockin Race”, “Greenbay 50´s rockin´fest, USA”… bezalako festibaletan erakutsi duten moduan.

ROCK’n’ROLL WILD VINYL PARTY SESSION Chulina Diablo, Boppin’ Jimmy eta Von Chustone DJ-ekin

crazy-cavan-charlie-hightone-kafe-antzokia-poster

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

josu-bergara-pau-alabajos-kutxa-beltzaCorb-Lund-KAFE-ANTZOKIA-KUTXA-BELTZA